"Ernest & Celestine"


Ernest basoan bizi den hartz handi bat da, musikaria ogibidez. Neguko lozorro luzetik esnatu denean, goseak amorratzen abiatu da hirira sabela betetzeko zerbaiten bila. Baina musikak ez dio jatekorik ematen, eta zaborrontzietan jaki bila ari dela, hara non topatu duen Celestine sagutxoa. Bai Ernestek bai Celestinek, elkarren laguntza beharko dute euren bizimodua aldatzeko. Hartzak goian eta saguak behean bizi diren gizarte zorrotz eta zurrunean, bi lagunok hainbat arau puskatu eta inguru osoa hankaz gora jarriko dute euren laguntasunari eusteko.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Ernest & Celestine
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2013
Iraupena: 80 minutu
Herrialdea: Frantzia
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendariak: Benjamin Renner, Vincent Patar eta Stéphane Aubier
Gidoia: Daniel Pennac (Gabrielle Vincent idazlearen «Ernesto y Celestina» liburuan oinarritua)
Ekoizpena: La Parti Productions / Les Armateurs / Maybe Movies
Banaketa: Yedra Films


Laburrean

  • Egileak Benjamin Renner, Vincent Patar, Stéphane Aubier
  • KonpainiaLa Parti Productions / Les Armateurs / Maybe Movies
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana