"Zarafa"


Herrixkako umeak baobab handiaren azpian elkartzen dira, lekuko agureak kontatzeko dituen istorioak entzutera. Bertan, 10 urteko Makiren eta Zarafa jirafa umezurtzaren arteko adiskidetasun sendoari buruz hitz egingo die, azken hori Egiptoko pashak Frantziako erregeari egingo dion opari bihurtu baino lehen. Hassan, desertuko printzeak, Zarafa Frantziara eramateko misio arriskutsua bete beharko du, baina Makik etxera bueltan ekartzen setatu da, nahiz eta horretarako bizia arriskatu behar izan. Sudanetik Pariserako bidaia luzean zehar, Alexandria, Marseilla eta elurrez estalitako Alpeetatik igaroko dira, arrisku izugarriei aurre eginez. Horrela, Makik eta Zarafak ikasiko dute elkarrekin mantenduz gero, dena gainditzeko gai izango direla.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Zarafa
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2013
Iraupena: 78 minutu
Herrialdea: Frantzia
Generoa: Animazioa
Zuzendariak: Rémi Bezançon, Jean-Christophe Lie
Gidoia: Rémi Bezançon, Jean-Christophe Lie
Ekoizpena: Prima Linea Productions, Pathé Productions, France 3 Cinéma, Chaocorp, Scope Pictures
Banaketa: Yedra Films
Webgunea: www.zarafa-lefilm.com


Laburrean

  • Egileak Rémi Bezançon, Jean-Christophe Lie
  • KonpainiaPrima Linea Productions, Pathé Productions, France 3 Cinéma, Chaocorp, Scope Pictures
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana