"Friends: Abentura munstroen uhartean"


Itsas zabalean, lainopean, ba omen da munstro-familia bat bizi den uharte misteriotsu bat. Erabat debekatuta dago bertara hurbiltzea. Behin, ordea, Kotake izeneko gizaki-mutiko bat uhartera bertaratu zen eta ustekabean izaki misteriotsu batzuekin egin zuen topo. Kotakeren etorrerak izua zabaldu zuen uhartean, izan ere, gizakiek egundoko izu-ikara eragiten baitzieten uharteko munstroei. Hori zela eta, Naki suminkorraren ardurapean utzi zuten mutikoa. Hasieran, Naki eta Kotake ez ziren bata bestearekin ondo moldatzen, baina elkarrekin denbora igaro ahala, azkenean lotura hautsiezina eratu zen bien artean. Bi horiek gorabehera, ezinezkoa zen gizakiak eta munstroak elkarrekin bizitzea eta agur esateko une tristeak noizbait iritsi behar zuen. Hala ere, bien arteko adiskidantza gailenduko ote zaio munstroak eta gizakiak ezin direla elkarren adiskide izan dioen tabuari?

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Friends: Mononokeshima no Naki (Friends: Naki on the Monster Island)
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2011
Iraupena: 84 minutu
Herrialdea: Japonia
Generoa: Animazioa
Zuzendariak: Takashi Yamazaki
Gidoia: Takashi Yamazaki
Ekoizpena: Abe Shuji / Hakuhodo DY Media Partners / J Dream
Banaketa: Selecta Visión


Laburrean

  • Egileak Takashi Yamazaki
  • KonpainiaAbe Shuji / Hakuhodo DY Media Partners / J Dream
  • Data2011
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana