"Bram Barrabas"


Bram 6 urteko haur bat da eta ez da gelditu ere egiten. Alaia da, kementsua, benetako abenturazale eta asmatzailea. Eta gainera, izugarrizko irudimena du.

Bera inguratzen duen munduak pentsatzeko asko ematen dio eta "Izen onenen" eta "Hitz onenen" bilduma egiten du liburuxka batean.

Bram "handien eskolara" joan eta lehenengo mailan hasteko deseatzen dago, baina Fish Jauna zorrotzaren gelan tokatu zaio. Bere irakasle berria, hertsi eta disziplinazkoa da eta ez zaio axola Bram-en barne mundua. Gure protagonista txikia, geratu gabe mugitzen da, eta ez da sekula eskolako lanetan kontzentratzen. baina Fish jaunak ahalegin guztiak egingo ditu Bram-en gauzak "behar diren bezala" egiteko.

Bram-en gurasoek zailtasunak izango dituzte semearen zoriontasuna eta irakasle berriaren egiteko modu berrietara moldatzearen arteko oreka lortzeko.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Brammetje Baas
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2012
Iraupena: 83 minutu
Herrialdea: Herbehereak
Generoa: Haurrentzako filma
Zuzendaria: Anna van der Heide
Gidoia: Tamara Bos
Ekoizpena: Bos Bros. Film & TV Productions / Benelux Film Distributors / Inspire Pictures / Algemene Vereniging Radio Omroep (AVRO) / Cinema Junior
Banaketa: Tinko Filmeak
Webgunea: www.brammetjebaas.nl


Laburrean

  • Egileak Anna van der Heide
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana