Ez dakizue jendeak zergatik dituen gogoko hondakinak? Dena disolbatzen da, dena deuseztatzen da, dena igarotzen da, eta denborak bakarrik jarraitzen du aurrera. Mundua zaharra da eta ni bi betikotasunen artean nabil pasieran. Zer da nire existentzia suntsitutako harri horiekin alderatuta? Hondakinak giza bizipenen metafora gisa hartzen ditugu, esan nahi duten eta gogorarazten diguten guztiarekin. Bizitako gure denboraren hondakinak orainaldiaren gure pilareak bihurtu dira.
Dantza- eta eskultura-ikuskizun honetan, transformazioaren bide poetikoa kontatzeko hizkuntza gisa erabiliko ditugu fisikotasuna, interpretazioa eta arte plastikoak. Hondakinak opari bat dira!
Fitxa artistikoa