"Naufragoak"

  • Argazkia: Dantza Zirkuitua

Naufragoak gara bizi garen gure lur honetan bertan, iraunkor, olatuen artean aldakor den guztiaren erdian, bidaia honean, geure kulturan bertan baita mugetan ere, itsasoa hormatzat eta lurralde guztien batasuntzat hartuta. Gure etxea eta mundua, etenik ez duen gatazka eta betiereko harremana.

Naufragoak espazio eta udalerri bakoitzera egokitzen da, eta antzezten den espazio guztiak hartzen ditu barne, baina udalerria bera ere.

Joseba Sarrionaindiaren testuetatik, Josu Mujikak bizitasun handiko koreografia sortu du, oso grafikoa, naufrago horien unibertsoari irudia, kolorea eta dramatismoa eskainiz.

Fitxa artistikoa
Koreografia: Josu Mujika
Zuzendaritza artistikoa artística: Adriana Pous
Ekoizpena: Dantzaz Konpainia eta Lekeitioko Kale Festibala
Musika: Javier Muguruza, Ruper Ordorika, Mikel Laboa, Kortatu, Ken Zazpi
Jantzien diseinua: Benedetta Orsoli
Jantzien errealizazioa: Benedetta Orsoli
Interpreteak: Lionel Ah-Sou, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Stefan Fredriksen, Carlos González, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Valentina Pedica, Martxel Rodriguez, Josu Santamaría, Marina Scotto, Beñat Urretabizkaia.
Iraupena: 30'
Kontaktua: dantzaz@dantzaz.net


Laburrean

  • Egileak Josu Mujika
  • KonpainiaDantzaz Konpainia
  • Data2011
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana