"Erdibana"

  • "Erdibana"

Ama zaharregia, enbolia bat, gripea eta hiltzeko gogo gutxi, emazte posesibo eta burusoiltzen hasia duen 50 bat urteko semea, hondoratzen ari den enpresa eta egunetik egunera urrunago dagoen erretiroa, beste seme bat, hau 42 urtekoa, ama zaindu, bainatu, orraztu baina ia akabatzen duena, asteazkenero bisita egiten dien Jehovaren lekukoa, libreta ugari eta aurrezki gutxi, ahalik eta azkarren saldu beharreko etxe bat eta aitortu ezinezko sekretuz jositako gau amaiezina, argitara aterako direnak baina.

Komedia harrigarri honetan algara artean deskubrituko ditugun pertsonaiak izugarri hurbilak irudituko zaizkigu. 

Fitxa artistikoa

  • Egileak: Jordi Sánchez & Pep Antón Gómez
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Antzezleak: Joxe Ramón Soroiz, Iker Galartza
  • Konpainia: Txalo Produkzioak
  • Itzulpena: Iker Galartza
  • Musika: Rec
  • Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
  • Argiztapena: Julen Zaballa

Laburrean

  • Egileak Jordi Sánchez, Pep Antón Gómez
  • KonpainiaTxalo Produkzioak
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana