"Arrastoak"

  • "Arrastoak"
    Argazkiaren egilea: Ainhoa Resano

Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe.

Gutxien espero zuenean ama hilik topatu dute, eta galderak azaleratu zaizkio bor-borka. Galderaz galdera denboran atzera egingo du Lurrek, memoriaren zulo ezkutuenetan galduta uste zituen sentimendu eta munstroei aurre egiteko. Intrigaz eta ezustez betetako bidaia bat hasiko du orduan.

Galdera bat egitea delako lehen arrastoa.

Fitxa artistikoa

  • Ideia eta zuzendaritza: Dejabu Panpin Laborategia
  • Antzezleak: Urko Redondo, Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Ainara Gurrutxaga
  • Musika konposaketa: Ander Fernandez
  • Testuak: Antzezle taldea eta Oier Guillan
  • Argi teknikariak: Ander Fernandez/Jabi Barandi
  • Txeloa: Jon Larraz
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • "Domino" abestia: Muskulo / Testua: Asier Sarasola
  • Argazkiak: Ainhoa Resano
  • Banaketa: Artedrama
Arrastoak

Laburrean

Euskadi, auzolana