"Olentzero eta Amilaren sekretua"

  • "Olentzero eta Amilaren sekretua"
  • "Olentzero eta Amilaren sekretua"

Amila 9 urteko neskatoa da eta jaio zenetik osasun arazo batzuk izan ditu, baina azkenaldiko zorabioek eta buruko minek ospitaleratu egin dute, oraingo honetan luzerako doa. Ospitalean bere lagunik onenak ditu: Fede eta Mai. Noizbehinka etortzen dira ospitalera, Fedek fisioterapia saioak jaso ditzan, bere osteogenesi inperfektua dela-eta. Federen arreba da Mai eta beti dago bere alboan. Laugarren laguna Pelos da, Xabier. Hezur-muinaren transplantea egiteko zain dago, leuzemia baitauka. Ospitaleko egunak oso luzeak eta gogaikarriak dira, baina, gure lagunek beti aurkitzen dute dibertsioa Lorentzoren laguntzarekin, mantentze-lanetako arduradunarekin.

Mundu mitologikoan aldaketak ari dira gertatzen. Tasuri gaiztoak, izaki guztien jainkosa den Mariri boterea kendu nahi dio. Horretarako, plan maltzur bat dauka: urrezko orraziaren jabe egitea. Altxor hori azken lamiari dagokio, Amilari. Intza lamiaren eta gizaki baten alaba da berau, 10 urte betetzear dago. Tasurik badaki orraziaren jabe egiten bada, boteretsuenetan boteretsuena bilakatuko dela eta Marik berak ere ezin izango duela gelditu.

Marik, badauka Tasuriren planen berri eta bizidunen munduarekin harremanetan jartzen da, laguntza eske. Lorentzo da bertako kontaktua. Baina, Tasuri aurreratu egin zaio: Atarrabi bidali du Amila bahitzera, bere kutun zaindariagatik ezagutu du, izaki berezien bereizgarri bat.

Dena den, zerbait arraroa gertatu da: Mai eraman dute. Lorentzok une hori aprobetxatzen du Amilari egia guztia kontatzeko. Baina, zergatik Mai? Amilak kontatzen die bere kutuna oparitu ziola Mairi, frogen erantzunekin arduratuta zegoelako.

Une horretatik aurrera, Olentzero, Amila, Fede eta Pelos mundu mitologikoan barneratuko dira Mairen bila, baina, baita urrezko orraziaren bila ere, horrela, Amila azkenengo lamia bilakatuz, lurra eta pertsonai mitologikoen mundua salbatzeko.

Fitxa teknikoa

Ekoizleak: Baleuko, Talape eta Draftoon
Iraupena: 70 min
Hizkuntza: Euskera
Generoa: Fantastiko eta abenturazkoa
Zuzendaria: Gorka Vázquez
Gidoilaria: Xegundo Altolagirre, Gorka Vázquez, Roberto Alfaro
Ekoizlea: Karmelo Vivanco, Santiago O'Shea, Pablo Spurchisi, Daniel Seletti
Ekoizle exekutiboa: Jone Landaluze
Salmentak: Jone Landaluze
Argazki Zuzendaria: Santiago O´Shea
Produkzio Zuzendaria: Jone Landaluze
Animazio Zuzendaria: Iker Alvarez
Teknikari Zuzendaria: Mikel Donés
Arte Zuzendaria: Patxi Pelaez
Musika: J.R. Gutierrez
Produkzio laguntzailea: Maite Arroita, Glenda Noville
Publikoa: Familia osoarentzat

Baleuko

Laburrean

  • Egileak Gorka Vázquez
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana