Bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu Oskarak, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako ikuskizuna da. Instalazio moduko lan bat da, euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen dena, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duena. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du. Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen ia bortxazko lengoaia batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio esanahi sentsorial bat.
FITXA TEKNIKOA:
SARIAK: