"Xalbador: izana eta izena"


Ezagunak dira Xalbadorren bertsoak; ezaguna txistuak txalo bihurtu zitueneko eguna. Eta ezaguna da Xalbadorren heriotzaren dramatismoa: bere jaioterrian, omenaldi bat egiten zitzaion bitartean. Sortze-izenez Ferranddo, Urepeleko Xalbadorrenia etxaldean sortu eta bizi izan zen. Artzain-laboraria zen ogibidez; baina bertsoari eskaini zion bizitza. Eta hori egin ahal izateko, norbaitek behar etxeko lanetan! Bere lau seme-alaben bitartez egin dut Xalbador bertsolariarengandik Ferranddo laborariarenganako bidea; eta aurkitu ez badut ere, Urepeleko mendi hegaletan bere ahotsa entzun izanaren irudipena daukat. Kantari ari zen.

Fitxa teknikoa
Iraupena: 64 minutu
Urtea: 2015
Zuzendaritza: Eneko Dorronsoro
Gidoia: Eneko Dorronsoro eta Maialen Sarasua Oliden
Ekoizle eragilea: Mireia Gabilondo
Ekoizle zuzendaria: Ane Antoñanzas
Muntaia: Maialen Sarasua Oliden
Kamera: Ekain Irigoien, Bruno Amaral, Iñigo Kintana
Irudi posprodukzioa: Demetrio Elorza
Soinu prosprodukzioa: Iosu Gonzalez
Musika: Borja Rodriguez Guevara
Produkzio etxea: Tentazioa Produkzioak


Laburrean

  • Egileak Eneko Dorronsoro
  • KonpainiaTentazioa Produkzioak
  • Zenbatekoa12,00 €
  • FormatuaDVD
  • HikuntzaEuskara
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana