"Zulatu, lagun, zulatu!"


Filmazpit katalogoko filma.

Egun batean, Ukrainiako mugatik hurbil dagoen Polonia ekialdeko herri txiki bateko biztanleek jakiten dute Chevron-ek –munduko laugarren energia-konpainia garrantzitsuena– bertan putzu bat eraiki nahi duela arbel-gasa erauzteko. Hasieran ez diote kasu handirik egiten, baina pixka bat ikertu ondoren jakiten dute putzua euren abeletxeetatik hurbil edukitzea arriskutsua izan daitekeela eta mobilizatzen hasten dira. Politikariengana eta gobernu-erakundeetara jotzen dute, baina ez dute erantzunik jasotzen. Chevronen makinak bertara iritsi direla ikusten dutenean, baserritarren matxinada hasten da. Jatorri poloniarreko Lech Kowalski dokumentalista estatubatuarra –D. O. A. (1980), East of Paradise (2005), Holy Field Holy War (2013)– bertan dago eta han gertatutakoa dokumental honetan kontatzen du.

Jatorrizko izenburua: Drill Baby Drill
Zuzendaria: Lech Kowalski
Ekoizpena: Odile Allard / Revolt Cinema, ARTE G. E. I. E
Argazkia: Lech Kowalski
Herrialdea: Frantzia
Jatorrizko hizkuntza: Poloniera, ingelesa
Iraupena: 84 minutu


Laburrean

  • Egileak Lech Kowalski
  • KonpainiaOdile Allard / Revolt Cinema, ARTE G. E. I. E
  • HikuntzaElebietan
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana