"Escisión"


Zeure buruaren alderdi bat ezagutzen ez duzunean, bereizirik bizi zara etengabe. Ia hamar urte elkarrekin eman ondoren, Laura eta Daniren harremana ez dago garairik onenean. Gaueroko amesgaiztoek eragin handia dute Daniren izaeran. Haren ohiko maniak areagotu egin dira, eta gero eta nekezago egiten zaio kontzentratzea eta begiak ixten dituen bakoitzean bere buruan durundi egiten duten haurren oihuak entzuteari eta amesteari uztea. Ahanzturara ihes egin nahian, Dani bere baitara bilduko da, ondorioetatik at. Amildegirako bide horretan, gehien maite duten pertsonak bere borrero bilaka daitezke.

Fitxa artistikoa
Zuzendaria: Luis Vil
Gidoia: Luis Vil
Argazkia: Esteban Zurimendi
Musika: Eneko Azedo, Igor Arzuaga, Joseba B. Lenoir
Generoa: Suspensea, drama
Aktoreak: Gaizka Ugarte, Juncal Altzugarai, Ignacio Altzugarai, Zuriñe Fernández, Marcos Alonso, Alfredo Remírez
Iraupena: 117 minutu

Luis Vilen lehen film luzea da Escisión. 2014ko urritik abendura bitartean grabatu zuten, Amurrion, Laudion, Basaurin, Zuhatzu Kuartangon eta Ugaon, eta 2015eko irailaren 25ean estreinatu zen.


Laburrean

  • Egileak Luis Vil
  • HikuntzaGaztelania
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana