"Paperezko hegazkinak"


Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du filmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, bere aitarekin (Sam Worthington). Alargundu zenetik, aitak ezin du garai bateko erlazioa berreskuratu semearekin, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan. Dylan, berriz, bere pasioan murgiltzen da: hegan egiten duten objektuak. Orduak eta orduak pasatzen ditu paperezko hegazkinak hegan jartzen, egunen batean bere ametsa egi bihurtuko delakoan: Paperezko Hegazkinen Munduko Txapelketan parte hartzea. Dylanen adoreak Japoniako Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratzera darama, aitari amaren galera gainditzen laguntzen dion bitartean.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Paper planes
Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
Iraupena: 96 minutu
Herrialdea: Australia
Generoa: Drama
Zuzendaria: Robert Connolly
Aktoreak: Ed Oxenbould, Sam Worthington, Deborah Mailman, David Wenham


Laburrean

  • Egileak Robert Connolly
  • HikuntzaEuskara
  • Data2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana