Dantzaz Konpainiak nazioarteko mailako dantza ikusle guztien esku utzi nahi du, koreografo ospetsurekin lan eginez eta Europa osoko bere dantzari gazteez baliatuz, beren lehen lan aukera jaso dutenak Dantzazen.
Áureo ekoizpenak dantza estilo ezberdinen "dastaketa" izan nahi duten bost lan koreografo txiki hartzen ditu. Bere ardatza nazioarteko kalitatea da, eta baita ikusle guztiak, dantzan adituak direnak zein dantza ikuskizun bat inoiz ikusi ez duten horiek, asetzeko gai izatea ere.
Ekoizpenak bi inspirazio izan ditu: alde batetik "urrezko zenbakia", "proportzio jainkotiarra" ere deritzona, askotan erabilia artearen arloan antzinako Greziako garaietatik; bestalde, sorkuntza ezberdinak eta anitzak "dastatzeko" ideia hori.
Áureok sorkuntzaren eta ikusleen, kalitate eta gertutasunaren, bikaintasun eta erakargarritasunaren, egile handi eta lan berrien arteko proportzio egokia bilatzen du, ikusle guztien aurrean eta espazio ezberdinetan; ondorioz, Áureok, eszenatokia hartzeaz gain, antzokiaren sarrera erabiliko du ere, ikusletatik gertu egoteko esperientzia osoan zehar.
Fitxa artistikoa
Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
Dantzariak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Andrea Loyola, Agustín Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines
Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
Talde teknikoa: Eragin Stac
Diseinu grafikoa: Irene Altuna
Argazkiak: Blanca Razquin
Bideoa: Beñat Gereka (Fcooking)
Produkzio arduraduna: Sofía Alforja
Produkzio laguntzailea: Maddi Carton
Jantzi arduraduna: Xabier Mujika eta Estitxu Urtizberea (AEG)
Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte