"Hautsa"

  • "Hautsa"

Hautsa formatu erdiko antzerki lana da; bi interpretari ditu, bideo-proiekzioa eta jatorrizko musika. Halaber, testuaren jatorrizko hizkuntza euskara da eta azpitituluak sormen handiz integratzen dira antzezlanean. Hautsa ikusteko antzerki lana da batez ere, eta nabarmena da elementu eszenikoen artean lortzen den oreka fina. Euskal Herriko trantsizioaren urteetatik 90eko hamarkadako bukaerara arteko gizarte aldakorra izango da anai-arreben bizitzan oinarritutako istorio honen hondo-irudia Unaik eta Garazik, antzerki lanaren protagonistek, denboran atzera begiratuko dute eta ikusleekin partekatuko dituzte ezezagunari jarritako izenak. Hautsa-k euren bizitzan zehar ibilbidea egingo du eta ikustaraziko dizkigu haurtzaroko erritualak, itxuraz zentzugabeak, pertsonaiak nola joan ziren xalotasuna galtzen eta elkarrengandik nola urrundu ziren galderen erantzunak topatu zituzten heinean. Istorioak adierazten du zein gogorra izan daitekeen gure sinesmenei begiratzea aro sekular eta zientifiko honetan. Era berean, eztabaidan jartzen du gizakion galderak topatzeko beharra, eta so egiten dio umeen jakinduriari; izan ere, askotan zoriontsuak dira bilaketa hutsarekin.

Parasite Kolektiboa

Lau artistaren ekimena da, euren bizimodua eta zergatik bizi diren horrela aztertzeko gogoak elkartu ditu. Azterketa horren fruituak antzerki bihurtzen dira. Parasite Kolektiboan batzuetan hasten dira ideiak itzultzen gorputzek espazioan egindako mugimendu. Beste batzuetan, aldiz, gorputzek egiten dituzten mugimenduak hitzetan itzultzen dituzte eta, era berean, hitz horiek ideiak irudikatzen dituzte.

Parasite Kolektiboko kide guztiak Gasteizen bizi dira eta bertan lan egiten dute. Ziur asko eurengan eragina izango dute probintzia-ohitura zurrunek, adreiluzko dorreek eta zeru aldakorrek. Honakoak dira: David Alcorta, Garazi eta Unai López de Armentia eta Hannah Whelan.

Fitxa

Egilea: Parasite Kolektiboa
Koreografoak: Parasite Kolektiboa
Zuzendaritza eszenikoa: Hannah Frances Whelan
Ekoizpena: David Alkorta Ruiz
Musika: Zuriñe Fernandez Guerenabarrena
Eszenografia diseinua: David Alkorta Ruiz
Argiztapen diseinua: David Alkorta Ruiz
Itzulpena: Oier Guillán e Iban Martinez de Albeniz
Interpreteak Garazi Lopez de Armentia y Unai Lopez de Armentia
Iraupena: 55'
Kontaktua: hannahfranceswhelan@gmail.com


Laburrean

  • Egileak Parasite Kolektiboa
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana