"Euskal Herria sokan"

  • Argazkia: eitb.eus

Euskal Herri osoan gehien orokortutako gizarte-dantza mota une jakin batean dantzariek, eskuak elkartuz, katea osatzen dutena da, gizonezkoak eta emakumezkoak tartekatuz. Nahiz eta zona eta herri bakoitzean modu berezian deitu eta egin, besteak beste, Aurreskua, Dantza luzea eta abarren antzera, oro har eman dakiokeen izen arrunta Soka dantza da. Dantzaren egitura hori hari nagusitzat hartuz, gure probintzia bakoitzeko dantza nagusiak aurkeztuko dira.

Fitxa

Egilea: Beti Jai Alai Dantzari Taldea
Koreografoa: Alberto Gutiérrez Ruiz
Zuzendaritza eszenikoa: Jon Pertika Cortés
Ekoizpena: Beti Jai Alai
Musika: Tradicional tradizionala
Eszenografia errealizazioa: Alberto Gutiérrez Ruiz
Argiztapen diseinua: Basauriko Sozial Antzokia
Argi teknikaria: Basauriko Sozial Antzokia
Soinu diseinua: Basauriko Sozial Antzokia
Soinu teknikaria: Basauriko Sozial Antzokia
Jantzien diseinua: Tradicional tradizionala
Jantzien errealizazioa: Beti Jai Alai
Interpreteak: Más de 100 entre dantzaris, músicos y coro / 100 baino gehiago, dantzariak, musikariak eta abesbatza barne.
Kontaktua: betijaialai@hotmail.com

Beti Jai Alai Dantzari Taldea

Beti Jai Alai taldea Bilboko Basurtu auzoan jaio zen, euskal sentimendu herritarrean oinarrituta. Hala, eratu zen unetik bertatik Euskal Herriko dantzak, ohiturak eta erritoak ikertu, ikasi, gorde eta zabaltzeko lanarekin konprometituta agertu da. Konpromiso horretan jarritako grinari esker, gaur egun talde sendoa eta orotariko errepertorio zabala eskain ditzake Zuberoako, Lapurdiko, Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako dantzetan, musikan, musika-tresnetan, abestietan eta jantzietan. Dena dela, taldea bizkaitarra izanik, ezaugarri hori nabarmen agertzen da.


Laburrean

  • Egileak Beti Jai Alai Dantzari Taldea
  • HikuntzaBat ere
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana