"Maurizia"

  • "Maurizia"
    Argazkia: www.aukeran.com
  • "Maurizia"
    Argazkia: www.aukeran.com
  • "Maurizia"
    Argazkia: www.aukeran.com

Maurizia Aldeiturriaga Euskal Herriak eman duen emakume eredugarria da. Lehen emakume panderojole den aldetik, plazarik plaza bere panderoa hartu eta bere ahots eta izaera boteretsua lau haizeetara zabaldu zuen emakume sendoa. Emakume handi, sendo, eta eredugarri abiapuntu hartuta, emakumeak bere baitan dituen alderdi ezberdinak taularatzea bilatuko da; Alderdei indartsua, ahula, aurpegirik gogorrena eta aurpegirik xamurrena, alderik argiena eta alderik ilunena, irudi astun eta primarioa eta irudi arin eta sofistikatua. Beti ere panderoa izango da gidaria, emakume hau eta gainerako emakume guztiak, nolabait, apurtxo bat gehiago eta hobeto ezagutzeko.

FITXA TEKNIKOA:

  • Koreografoak: Edu Mururamendiaraz-Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza eszenikoa: Ainhoa Aierbe
  • Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
  • Eszenografia diseinua: Aukeran Dantza Konpainia
  • Eszenografia errealizazioa: Aukeran Dantza Konpainia
  • Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  • Argi teknikaria: Carlos Solano
  • Soinu teknikaria: Kandi Fernández
  • Jantzia: Oscar Armendariz
  • Jantzien errealizazioa: Oscar Armendariz
  • Interpreteak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun
  • Iraupena: 65'
  • Kontaktua: aukeran@hotmail.com
  • Webgunea: www.aukeran.com


Laburrean

Euskadi, auzolana