"Azken eguzki-lorea"


Ongi Etorri baserriko Kattalin herrira jaitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko.

Beraz, adorez bete eta Mari jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta badakien basoan betirako harrapatuta geratu daitekeela.

Hemendik aurrera, Kattalin mitologian murgilduko da, haziko den azken eguzki-lorea topatzeko. Bertan, Mari, Basajaun, Tartalo, galtzagorriak... ezagutuko ditu, baita Gaueko beldurgarria ere.

Patata Tropikalak beste abentura batean murgilduko gaitu. Bertan, txotxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu. Euskal kulturaren adierazgarria den mitologia landuz era berritzaile batean.

Fitxa
Konpainia: Patata Tropikala Teatro
Publikoa: Haurrentzako ikuskizuna
Bertsioak: Euskara eta gaztelania
Webgunea: patatatropikala.com
Harremanetarako: 653712367 / patatatropikala@gmail.com


Laburrean

  • Egileak Patata Tropikala
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana