"Koaderno handia"


Filmazpit katalogoko filma.

Bigarren Mundu Gerrako azken urtean, gatazkaren izugarrikeriengatik etsita ama batek bere seme bikiak landara eramango ditu, amonaren etxera. Bi anaiak, ordura arte eroso bizi zirenak, segituan ohartuko dira helduen munduan bizirauteko modu bakarra sentimendurik ez izaten ikastea dela. Ikusten duten guztia libreta batean apuntatuko dute, "koaderno handia" izenarekin bataiatuko dutena. Idazteko garaian kode zorrotz bati eutsiko diote: prosa zehatza izango da eta emoziorik gabekoa.

Jatorrizko izenburua: A nagy füzet
Zuzendaria: János Szász
Gidoia: János Szász, András Szekér Agota Kristofen nobelan oinarriturik
Ekoizpena: Pál Sándor, Sándor Söth / Intuit Pictures, Hunnia Filmstúdió, Amour Fou Filmproduktion, Dolce Vita Films
Musika: Manuel Laval
Muntaketa: Szilvia Ruszev
Aktoreak: András Gyémánt, László Gyémánt, Piroska Molnár, Ulrich Matthes, Ulrich Thomsen
Argazkia: Christian Berger
Herrialdea: Hungaria
Jatorrizko hizkuntza: Hungariera, alemana
Iraupena: 107 minutu


Laburrean

  • Egileak János Szász
  • HizkuntzaAlemana
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana