"En tránsito"


Euskal Herrian bizitza berri bati ekin nahi dioten Latinoamerikako emakumeen prozesu migratzailea irudikatzen du En tránsito dokumentalak. Gasteizko Sonora Estudios ekoiztetxeak bultzatuta, milaka emakumezkoren errealitate samingarria erakusten du, euren egoera ekonomikoa hobetu asmoz bakarrik baitatoz Europara. Erabaki horren alde onak eta kalte ordainak azaltzen ditu, besteak beste, seme-alaben eta familiaren samina eta eragiten dituen jarrera aldaketak azaleraziz. Funtsean, muturreko egoera horren bi aldeak. Dokumentalak prozesu migratzaile horren baitako galdera hau agertzen du. "Zer egiten dut nik hemen?" galderaren atzean dagoen erantzunak erakusten ditu eta sarri ikusezin diren emakumezko horien bizitza ikustarazten du.

Compañeras de viaje (2011) dokumentala egin ostean, Tejedorrek emakumezko horiek pairatzen duten garapen emozionalaren inguruan sakondu nahi zuen, eta ezagutu gura zuen jatorrizko herrialdeetan bizi ziren seme-alaben eta senitartekoen bizitza. Dokumentalak gizarte hezitzaile, irakasle, gurasoen ahotsa biltzen du, eta harreman transnazional horien alde emozional eta mingarriaren inguruan hitz egiten du.

Nikaraguak berezibiko lekua du dokumentalean. Izan ere Ikuspegi Immigrazioaren Behatokiaren datuen arabera, EAEra 116 herrialdetatik badatoz, Nikaragua etorri berri horien artean zortzigarren postuan legoke (eta hirugarrena litzateke Latinoamerikakoen artean). "Nikaraguako biztanleria Boliviako eta Kolonbiakoa baino baxuagoa bada ere, azpimarratu beharko genuke Nikaraguako immigrazioaren %81,6k dokumentalean agertzen den profilarekin bat egiten duela: emakumeak, bakarrik etorritakoak, eta seme-alabekin jatorrizko herrialdean", nabarmentzen du Tejedorrek.

Lantaldea
Gidoilaria eta zuzendaria: Oskar Tejedor
Argazki zuzendaria: Álvaro Herreo
Muntaia: Maialen Sarasua, Oskar Tejedor
Musika: Jorge Granda
Soinua: Pablo Bueno, Martin Guridi
Ekoizpena: Sonora Estudios
Ekoizpen exekutiboa: Pako Ruiz, Soraya Ronquillo

Datu teknikoak
Iraupena: 87 minutu
Mota: Film luzea
Generoa: Dokumentala
Urtea: 2016
Hizkuntza: Gaztelania, ingeleseko eta gaztelaniako azpitituluekin 


Laburrean

  • Egileak Oskar Tejedor
  • Produkzio-etxeaSonora Estudios
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana