"Flux"

  • "Flux"

Alfonbra gorri bat haren gainetik igarotzen den guztia edertzen duen eszenatoki bihurtzen da kale erdian. Egoera iheskorrak sortzen dira, han dabiltzan oinezkoekin.

Jolasak, umoreak eta absurduak giza jokabide eta harremanei buruz hausnarketa egitera garamatzate.

"Flux", fluxuak, jolas eta partaidetzarako gonbitea da. Elkarri begiratzeko gonbitea, kalea komunikazio eta jolas eremu bihur­tzeko.

Zanguango Teatro
Zanguango Teatro 1993an sortu zen. Orduz geroztik, kaleko eta aretoko ikuskizunak ekoitzi dituzte. Beren lanaren oinarria sormen kolektiboko teknikak, fisikotasuna, mugimendua, espazioaren kontzepzioa eta erritmoa dira, ekintza dramatikoaren ardatzak. Aktorearen eta taldearen lana dira ekintzaren oinarria, artifizio eta amarruetatik urrun. Sinpletasuna baloratzen dute. Beren gaiak giza jokabideari buruzkoak dira, alde magiko, harrigarri eta dibertigarria bilatuz egoerarik ohiko eta ezagunenetan. Beren umorea ez da zuria, garratza da, konprometitua, kritikoa eta originala.

Iraupena: 70 minutu
Hizkuntza: Hizkuntza ugari
Generoa: Antzerkia, performancea
Publikoa: +18 urte

Fitxa artistikoa
Egilea: Batzuen artean
Zuzendaritza: Miguel Muñoz Montoro
Antzezleak: Txubio Fdez. de Jáuregui, Miguel Garcés, Laia Cabrera, Begoña Krego
Jantziak: Enriqueta Vega, Fernando Arzuaga
Eszenografia: Zanguango Teatro

Harremanetarako
Zanguango Teatro Producciones S.L.
Miguel Muñoz Montoro
(+34) 617 322 302 / 945 378 224
teatrozanguango@gmail.com
www.zanguangoteatro.com

Umore Azoka

Laburrean

  • Egileak Zanguango Teatro
  • KonpainiaZanguango Teatro
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana