Arriaga eta Niña Coyote eta Chico Tornadoren musika hartu eta performance-gune bitxia den Christophe Paviaren ile-apaindegia eta Paolo Mohovichen koreografiarekin uztartzen ditu Barrockek.
Barrokoarekin eta rockarekin jokatzen du Barrockek, gortearekin eta kalearekin, "gorte barroko" eta "gorte modernoko" amodiozko harremanak antzeztuz dantza eta estetikaren bidez, minueta lengoaia garaikideaz berridatziz rock bilakatu arte.
Argilunak harremanetan, garaikideak bilakatzen diren orrazkera barrokoak, musikatik sorturiko harremanak, Arriaga euskal musikagile handiaren musika bikainaz zipriztindu amodiozko jokoak, Niña Coyote eta Chico Tornadoren rock indartsuarekin bat.
Barrockek dantza garaikidea ikusle guztiengana eraman nahi du: mugimenduaren musikaltasunaz, dantzaren emozioaz eta rockaren indarraz liluratu; horretarako, Christophe Paviaren performancearen eta ile-apaindegiaren laguntza izango du.
Unibertsalak bilakatu diren (edo bilakatuko diren) tokiko artistak, Europa osoko dantzariekin bat; Italiatik datozen koreografiak eta mugaz bestaldeko ile-apaintzailea...
FITXA
HARREMANETARAKO
Fernando Saénz de Ugarte
TELEFONOA: + (34) 629 889 826
HELBIDE ELEKTRONIKOA: orok@dantzaz.net
WEBGUNEA: www.dantzaz.net