"Dantzagurea"

  • "Dantzagurea"

Pieza hau dantzatzeko ekintza beraren ingurukoa da, dantzan egiteko plazerari, mugitu nahi dugun moduari bide eman eta sortzen den askatasun- espazio horren ingurukoa. 

Esan dezakegu Dantzagurea kontzertu bat dela. Josebaren kontzertua, baina "dantza gorputz" batekin. Azterlan zehatz batean, soinuaren bibrazioak gorputzean nola eragiten duen, nola aldatzen duen, nola zirrara eragiten duen eta nola islatzen duen lantzen dugu. Eta, era berean, nola mugimenduak berak dardarazten duen espazioa eta arrastoak usten dituen bertan. 

Josebaren musikak iradokitzen dizkidan dantza egiteko modu desberdinek eta ezagut daitezkeenek uzten dituzten kutsuak baliatuta, deformatuta eta haiez jabetuta.Presentzia eszenikoari dagokionez, eszenatokian egoteko eta hura betetzeko erarik naturalena eta hurbilekoena bilatzen dugu, zuzeneko kontzertuetako espirituari heldu nahi diogu. Jada sortutako egitura batekin eta aurrez zehazturiko jarraibide eta ekintza batzuekin lan egiten badugu ere, lekua uzten diogu inprobisazioari.

FITXA TEKNIKOA

  • Dantza mota: Dantza garaikidea
  • Iraupena: 42 minutu
  • Zuzendaria: Idurre Azkue
  • Koreografoa: Idurre Azkue
  • Interpreteak: Joseba Irazoki, Idurre Azkue
  • Musika: Joseba Irazoki
  • Argiztapena: Marc Cano
  • Jantziak: Sinpatrón


Laburrean

  • Egileak Idurre Azkue
  • KonpainiaIdurre Azkue
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana