Hariak istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza da. Benetako jendearen benetako istorioak.
Askotan pausoz pauso, etxe bat adreiluz adreilu eraikitzen den bezala, nolabaiteko ziurtasuna ematen digun bizitza bat eraikitzen dugu, edozein momentutan dena pikutara joan daitekeela kontutan hartu gabe. Eta hain zuzen ere, dena hankaz gora jartzen den momentu zehatz horietan bakarrik ohartzen gara bizitzaren ahuleziaz.
FITXA TEKNIKOA:
Zuzendaria: Asier Zabaleta
Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas
Testua: Harkaitz Cano (eta Joseba Sarrionandiaren bi poema)
Koreografia: Asier Zabaleta, dantzarien laguntzaz
Zuzendaritza artistikoa: Asier Zabaleta
Panpinen egileak: Urko Redondo Pescador
Argien diseinua eta errealizazioa: Junki Gonzalez
Zuzendaritza musikala: Asier Zabaleta
Eszenografia: Pello Artola
Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S.Bach