"Pedaló"


Zinemagile hasiberri bat hiru laguni segika dabil bidaia nautiko surrealista batean. Bigarren eskuko pedalontzi batean igota, Euskal Herriko kostatik 150kms egiteko asmoa dute. Pedalontzia, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, zoramen bihurtuko da bidaia: ezbeharra, parranda, biharamuna, xamana, hileta eta abar. Hiru "marinel" hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria bidaia paralelo batean murgilduko da.

Juan Palacios (Eibar, 1986) bideo esperimentalarekin, ikusizko egunkariekin, film-saiakerekin eta behaketa-dokumentalekin egiten du lan. Haren filmek naturaren eta giza kulturaren arteko mugak aztertzen dituzte, baita zinematografiako prozesua bera ere. Bere talde artistikoarekin, Ultramar Collective-ekin, egin zuen bere lehen film laburra,Chelonia memoriae, eta Madrilgo Reina Sofía Museoko bideo-bildumarako hautatu zuten. Bai The Tibetan Spider-ek eta bai Corte profundo filmak ere, biak ala biak Nafarroako CTL zinema-jaialdia irabazi zuten, 2014an eta 2015ean, hurrenez hurren. Pedaló haren lehen film luzea da. 

Fitxa
Zuzendaria: Juan Palacios
Gidoia: Juan Palacios
Ekoizpena: Juan Palacios, Lapiscina
Argazkia: Juan Palacios
Muntaia: Juan Palacios
Musika: Lauki, Peter Sejersbøl, Shame Salvador, Forzudo
Salmentak: Lapiscina
Iraupena: 71 minutu


Laburrean

  • Egileak Juan Palacios
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana