"Irrintziaren oihartzunak"

  • "Irrintziaren oihartzunak"

Mirentxu Loyarte zinemagile nafarra ezezaguna zaigu, bere bizitzaren bilakaera nomada dela eta. Espainiako 1970eko hamarkadako ariketa zinematografiko ausartenetako baten egilea da: Irrintzi (1978), euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnar egiten duen ikus-entzunezko metafora bat. Irrintziaren oihartzunak dokumentalean, Irrintzi lanak bere barruan gordetzen dituen "egia" horietan zehar bidaiatuko dugu; Euskal Emakumeak-eko emakumeen hitz ameslarietan zeharreko bidaia bat egingo dugu, haren sekretu erakutsia baina sekula ez guztiz agerrarazia abiapuntu hartuta: haren obra eta egile-nortasuna.

Iratxe Fresneda Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzuneko Komunikazioa saileko irakaslea da, eta irakasle bisitaria izan da Nevadako Unibersitatean (AEB), Lund-eko Unibertsitatean (Suedia) eta Toulouse II-Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia). Idazlea, gidoilaria eta zinema-kritikaria da, hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da eta programatzaile gisa lan egiten du zenbait kultur erakunderekin. Irrintziaren oihartzunak du lehen filma zuzendari eta gidoilari gisa.

Fitxa

  • Zuzendaria: Iratxe Fresneda
  • Gidoia: Iratxe Fresneda
  • Ekoizpena: Pimpi & Nella Films
  • Argazkia: Saioa Etxebarria
  • Muntaketa: Laurent Dufreche, Demetrio Elorz
  • Musika: Kiko Monzón, Anari Alberdi
  • Protagonista: Mirentxu Loyarte Esparza
  • Iraupena: 54 minutu
  • Webgunea: www.irrintziarenoihartzunak.com 

 


Laburrean

  • Egileak Iratxe Fresneda
  • Produkzio-etxeaPimpi & Nella Films
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright