"Beti bezperako koplak"


Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz -non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan-, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere.

Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei euskal artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabiliz.

Ezaugarriak
Generoa: Animazioa, esperimentala
Iraupena: 5:22
Hizkuntza: Euskara
Jatorrizko formatua: HD 2K

Fitxa tenikoa
Zuzendaria: Ageda Kopla Taldea
Gidoia: Maialen Lujanbio
Musika: Xabier Erkizia
Argazkia: Eduardo Elosegi
Animazioa: Ageda Kopla Taldea
Ekoizlea: Patxi Azpillaga (Lekuk Kultur Elkartea)
Muntaia: Eduardo Elosegi


Laburrean

  • Egileak Ageda Kopla Taldea
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana