Chloé, Oihan eta Paxkalek Lodikroko liburu haundia atxeman dute Eliraleren selauruan.
Altxor bat aurkitzen duten haurrak bezala beraien gazteriaren suhartasunarekin berenganatu dute liburua.
Bizia eta poetikoa, Oa-huetak errotik mugitua eta berritua den emanaldia da. Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak idekitzen dituzte baita giro musikal harrigarri bezain ainitz bat.
Euskarazko emanaldia, euskal hiztun ez direnentzat ere ikus-erraza.
Dosierra [PDF - 1,17 MB].
Fitxa
Kontaktua eta banaketa
Thierry Biscary
EliralE konpainia
EliralE, letra misteriotsu batzuek ematen diote izena konpainia koreografikoari. Konpainia Euskal Herrian sortu zen 2001ean, Pantxika Telleria koreografoari esker.
Eszenatokietan zein kalean antzezteko idatzitako obrez gain (001, Firua, Eden, Andante, Exquise Exubérance, Hiruki-Lauki, 23:22, Gorpitz, H.), konpainiaren sorkuntza garaikideko lana gazteei zuzenduta dago duela urte batzuez geroztik (Kadira, Lodikroko, Otto, Ninika, Oa-huetak, baina betiere gazteak ez diren ikusleak identifikatuta sentitzeko moduko obrak proposatzeko leitmotivarekin.
Pantxika Telleriak bere euskal sustraietara jo du mugimendu librea konpromisorik gabe, aldiune egokia aurkitzeko erronkarekin aztertzeko. Gizabanakoa bere eguneroko bizitzan, historia bakar eta, aldi berean, unibertsalean aztertzea: antzezleekin batera "mugimendua-ahotsa" esparruan sakontzera daraman ekimena (esparru hori H. obrarekin zabaldu zuen 2012an).
Sorkuntzan eta zabalkundean ez ezik, askotariko ikusleak sentsibilizatzeko lanean ere badihardu EliralE konpainiak: eskola-ingurunean sentsibilizatzeko tailerrak, espresio- eta sorkuntza-tailerrak, entsegu publikoak konpainiaren instalazioetan, eta irakasle/bertaratuentzako prestakuntza (irakasleak, egitura sozialetako animatzaileak, haurtzaindegietako edo zaharren egoitzetako langileak eta abar).