"Om"

  • "Om"

Izaro Andres abeslari mallabitarra duela bi urte hasi zen tabernetan abesten, harik eta kontzertu batean orain bere bateria jotzailea dena ezagutu zuen arte. Hark beste bi lagun aurkeztu zizkion, eta orain Izaroren banda osatzen dute hirurek. Bere lehen diskoan, Izarok berak sortu ditu hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du. 

Bere abestietan «biluzi» egiten dela adierazi du Izarok. Horregatik, disko «intimista» da harena. «Ni ez ezagutu arren, abestiak entzuten dituenak ikusiko du nolakoa naizen, oso disko pertsonala baita». «Sentitzen» duena kantatzen du Izarok bere abestietan: «Sekula ez dut bizi ez dudan ezer idazten».

Iturria: berria.eus. Albiste osoa, hemen.

Diskoa Elkar saltokietan, Fnac-en eta Power Records-en eros daiteke, besteak beste.

berria.eus

Laburrean

  • Egileak Izaro
  • Zenbatekoa9,95 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana