"Itzal galdua"

  • "Itzal galdua"
  • "Itzal galdua"

1900. urtean, Karlistaldiak amaitutakoan, gogor jo zuen krisiak Hego Euskal Herrian. Horren ondorioz, Mauleko espartin lantegietara jo behar izan zuten  Nafar askok lan bila. Pirieoak, zeharkatzeko, udalberrian, 3 eguneko bidaia egiten zuten eta beste 3 egun itzultzeko udazkenean.

Etxeetan ez zuten bizitzeko adina ere; beraz, are gutxiago ikasketak egiteko. Baina garaikoek kontatuta, batzuek beren itzala deabruari ematen omen zioten seme-alaben ikasketak ordaintzeko behar zutenaren truke.

Hala egin omen zuen beste garai batean Axularrek berak ere. Kondairak dio Salamankan ikasteagatik, itzalik gabe bizi behar izan zuela Axularrek. Baina, bera prest agertu zen itzala galtzeko ere, buruan helburu handi bat baitzuen: Euskal Herrira itzuli eta kanpoan eskuratutako jakituria hori, hona ekarri.

Oso antzekoa da Itzal Galduaren kontakizunaren protagonistaren istorioa. Alabaina, gure itzalgabekoa Salazar bailarakoa da, Otsagikoa, hain zuzen, ikasketak amaitutakoan, Nafarroa defendatzera itzulitako gaztea da bera.

Haatik, nork eskatuko dio berari itzala? Nor izango da itzala kenduko dion deabru hori?

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea, koreografoa eta zuzendaritza eszenikoa: Juan Luis Unzurrunzaga
  • Ekoizpena: Gero Axular
  • Musika zuzendaritza: Laia Mitxelena
  • Eszenografiaren diseinua: Juan Luis Unzurrunzaga
  • Eszenografiaren errealizazioa: Gero Axular
  • Argiztapenaren diseinua: Aitor Azkuna
  • Argi teknikaria: Aitor Azkuna
  • Soinu teknikaria: Roberto González
  • Jantzien diseinua: Ane Martínez, Gurutze Telleria
  • Jantzien errealizazioa: Gero Axular
  • Interpreteak: Gero Axular taldeko dantzariak eta musikariak
  • Iraupena: 95 minutu


Laburrean

Euskadi, auzolana