"33 ezkil"


Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatzen du lurperatuta; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote ohien konpondu ezinak, droga eta jokoa... Osagai horiek eta gehiago topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako misteriozko eleberri honetan, eta idazle berri bat ere topatuko duzu, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.

Miren Gorrotxategi Azkune Azpeitian jaio zen 1981ean. Itzulpengintzan lizentziatua da, Turismoan diplomatua, eta baditu zenbait master ere. Lanbidez irakaslea da Elgoibarko ikastolan. Hauxe du lehen liburua.


Laburrean

  • Egileak Miren Gorrotxategi
  • ArgitaletxeaElkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa18,00 € (paperean) / 10,99 € (liburu elektronikoa)
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua200
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9027-591-7
Euskadi, auzolana