Kalearen amaieran, hostorik gabeko zuhaitz nahigabetu eta ahituen, zuhaixka zirpilduen eta belar arreeta luzearekin korapilatutako asunen artean. Hantxe dago gure neguko lorategia, apaingarririk gabe, irmo; kristalak eguzkira begira ditu, posizio guztietan. Kimu txiki kurruskariek beren etorkizunaren, airerik gabeko etorkizunaren zorigaitza usaintzen dute. Jardín de invierno obrak gure hauskortasunaz, ez garenaren itxura egiteko dugun trebetasun zakar horretaz, besteen bizitzekin akabatzen duen norberekoikeriaz eta bihotzak eta arimak hondatzen dituen giza hutsalkeriaz hitz egiten digu.
FITXA TEKNIKOA: