"Mugaminak"

  • "Mugaminak"
  • "Mugaminak"
  • "Mugaminak"

Filmazpit katalogoko filma.

Donostia 2016ren "Europa Transit" enbaxada Pafosen izan zen 2015eko uztailean. Zipre bi eremutan banatzen duen lerro berdearen hegoaldean dago Pafos eta bertara egindako bisitan Amets Arzallus bertsolaria izan zuen bidailagun Europako Kultur Hiriburuak, Zipren ere badagoelako bat-bateko kantuaren tradizioa. Bidaia horretan zipretar musikagile eta ahozko poetekin elkartu zen Arzallus, bai halaber exodoaren biktimekin eta desagertutako pertsonen senideekin. Haren begirada eta poesia baliatuta, Zipreko oraina eta iragana ezagutzera emango ditu Xuban Intxaustik zuzendutako dokumentalak. 

Fitxa

  • Zuzendaria: Xuban Intxausti
  • Ekoizlea: Leire Larisgoitia
  • Errealizazioa / Irudiak / Edizioa: Marc Parramón
  • Gidoia: Gerard Farré-Escofet
  • Kolaborazio berezia: Amets Arzallus
  • Jatorrizko musika: Izorel
  • Grafismoa: Asier Lasa
  • Parte-hartzaileak: Amets Arzallus, Nese Yasin, Giorgos Sexate, Marios Poulas, Mr John, Maria Georgiadou, Sevilay Berk, Sevgul Uludag, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jesús Arzallus
  • Iraupena: 54 minutu
  • Hizkuntza: Euskara, greziera, turkiera eta ingelesa (azpituluak euskaraz)
  • Ekoizle eragilea: Joan Úbeda
  • Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
  • Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)

dss2016.eu

Laburrean

  • Egileak Xuban Intxausti
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana