"I'm a real artist"

  • "I'm a real artist"
    Argazkia: teatrobrevegetxo.wixsite.com

Jaiotzen garenetik, estatu batuetako filmak eredutzat dituen gizarte baten mehatxupean bizi gara. Esfortzu latzari esker, arrakasta lortzen duten pertsonei buruzko filmak. Baina bizitzea tokatu zaigun garai honetan, lanari dagokionez behintzat, gizartearen parte handi baten errealitatea jasanezina da, batez ere gazteena. Bat-bateko aldagela bihurtutako gelaxka ziztrin bat, bat ere mesedegarriak ez diren bi jantzi, lau antzezle, bi emakume eta bi gizon. Beraien barne munduetatik, iraganetik, beldurretatik, itxaropenetatik, zein ametsetatik bidaiatuz, euren bizitzetan murgilduko gara. Zer gertatu zen... "-Ama, PAILAZOA izan nahi dut!" esan zenuenean?

Konpainiak: POM POM eta GOITIBERA
Egileak: Ainara Sagüés eta Gaizka Chamizo (POM POM), Ander Basaldua eta Saioa Iribarren (GOITIBERA) eta Araceli Angulo
Aktoreak: Ainara Sagüés, Ander Basaldua, Araceli Angulo (Aratxo), Gaizka Chamizo
Zuzendaria: Saioa Iribarren
Hizkuntza: Gaztelania eta euskara
Iraupena: 20 minutu

Pabellón 6

Laburrean

  • Egileak Saioa Iribarren
  • KonpainiaGoitibera Antzerkia
  • HizkuntzaElebietan
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana