"Epilogo bat"


Udako azken kontzertua egin, eta zalantza egin zuen Anari Alberdi musikariak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970): gustura zebilen Zure aurrekari penalak diskoko unibertso eta giroarekin, eta bueltaka zerabilen disko hartarako grabatu baina bukaeran diskotik kanpo gelditu zen kanta bat ere. Eta hor sortu zitzaion dilema; hari horri segitu ala ez segitu zen kontua. Azkenean, tiraka jarraitzea erabaki, abuztuan kantak osatzen hasi, irailean taldearekin Andoaingo Garate estudiora sartu, eta sei kantako diskoa kaleratu du orain. Aurreko diskoaren hiztegi bera darabilte abestiek, eta aurreko diskoaren giro parekotsua dute; horregatik izenburua: Epilogo bat (bIDEhUTS).

Iñigo Astiz


Laburrean

  • Egileak Anari
  • DiskoetxeabIDEhUTS
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana