"Trotamundis"


Trotamundis zirkua POMPOM antzerkiak 2014an sorturiko haurrentzako ikuskizuna da. Bi urtetan zehar, eskola eta herriko jai ezberdinetan emanaldiak eskaini dituzte. Ikuskizun umoristikoa da, zeinetan pailazoa, zirkoa eta musika nahasten diren, 4tik 11ra bitarteko haurrak hartzaile eta parte hartzaile zuzenak direlarik.

Sinopsia: Beren ikuskizun multidiziplinarra erakustera datoz energiaz eta ergelkeriaz beteriko lagun xelebreak. Mr. Pirul eta bere laguntzaile Matilda, beren ikuskizuna zein ona den erakustera datoz. Baina ez dira uste bezain onak, eta publikoak laster antzemango du hori. Aretoan zein kalean, beren idar guztiarekin defendatuko due magia, musika, dantza, zirkua, eta jolasa- Ergelkeria ardatz bezala daukan ikuskizuna, umeek parte hartze zuzena daukatelarik.

Konpainia: POMPOM antzerkia
Iraupena: 50-60 minutu (ikuskizun parte hartzailea izanik, iraupena aldatu egin daiteke)
Publikoa: Haurrak (4-11 urte)
Hizkuntza: Euskara edo gaztelania
Harremanetarako:


Laburrean

  • Egileak POMPOM antzerkia
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana