"Hau da nire ametsen kolorea"

  • "Hau da nire ametsen kolorea"
  • "Hau da nire ametsen kolorea"
  • "Hau da nire ametsen kolorea"
  • "Hau da nire ametsen kolorea"

«Aingeruen ikuspuntutik, zuhaitzen gainak
sustraiak izan litezke
zeruetatik edaten...»
Rainer Maria Rilke

Hau da nire ametsen kolorea (Ceci est la couleur de mes rêves) hildakoeri eskainitako dantza bat da. «Egin dantza, bestela geureak egin du», zioen Pinak. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalak, arbasoetatik jasotako objetuez baliatuta irauteko dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroitzen dituen mogimenduez. Desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa.

«Egun ez dakit haizearen norantza asmatzen, ezta zeruaren kolorea edo lurraren usaina interpretatzen... Ez dut nire arbasoen jakituria neureganatu eta, hala ere, nire haurtzaroa askatasun basatiaz gainezka oroitzen dut. Bizitza puztu eta dantza egitera bultzatzen nauen haizea.

Proiektu honetan gure arbasoek guregan utzitako arrastoak xerkatu nahiko nituzke, eta ikusezinak diren trazek nola eragiten duten gure gorpuzkeran. Gordetzen al du gorputzak oinordekotza basati bat, natura eta materiarekiko sakoneko erlazio bat?»

Corine

Dosierra [PDF - 605 KB]
Fitxa teknikoa [PDF - 170 KB]

Fitxa

  • Konpainia: Rouge Elea
  • Antzezleak: Corine Cella, Marine Dubois, Javier Barandiaran
  • Koreografia zuzendaria: Fanny Soriano
  • Idazketan laguntzaile: Oier Guillan, Paola Rizza (Formation l'Hostellerie Pontempeyrat)
  • Kanpo begirada artistiko eta koreografikoa: Jean-Philippe Leremboure
  • Eszenografia: Laurent Gauthier, Álvaro Ledesma, Marine Dubois
  • Musika/ Soinu giroa / Argiak: Ander Fernández
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania, frantsesa
  • Kontaktua: +33 (0)6 61 69 46 87 / contact@rougeelea.com

Rouge Elea

Laburrean

Euskadi, auzolana