"Orm Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2)"


Elurretako Erregina garaitua izan da, eta hotz-egunak amaituta, trols-ak bakean eta askatasunean bizi dira. Orm trol horietako bat da; baina atsekabetuta dago, Erregin maltzurra garaitzeko funtsezkoa izan arren, merezitako aitortzarik jaso ez duelako. Orm-ek heroia izan nahi du, eta garaipenaren kontakizuna gezur txikiekin puzten hasten da eta bere burua eskaintzen du printzesa erreinutik libratzeko eta, bide batez, inoiz izan ez den heroia bihurtzeko. Elurretan barrena abiatzen da lagunekin abentura arriskutsuak bizitzera. Bidaian ohartuko da heroia izatea baino garrantzitsuagoa dela bere buruarekin eta lagunartearekin zintzo jokatzea, eta merezi duten pertsonen alde borrokatzea. 

Euskarazko estreinaldiari buruzko albistea, hemen.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Snezhnaya koroleva 2. Snezhnyy koro
  • Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
  • Urtea: 2014 (estreinaldia euskaraz 2017an)
  • Iraupena: 80 minutu
  • Herrialdea: Errusia
  • Generoa: Animazioa
  • Zuzendaria: Alexey Tsitsilin
  • Musika: Mark Willot
  • Gidoia: Alexey Tsitsilin, Alexey Zamyslov, Vladimir Nikolaev, Roman Nepomnyashchiy
  • Ekoizpena: Yuri Moskvin, Vladimir Nikolaev, Diana Yurinova, Timur Bekmambetov


Laburrean

  • Egileak Alexey Tsitsilin
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana