"Kooperarock"

  • "Kooperarock"

Donostia 2016k kooperatibismoaren gaia lantzen duen Kooperarock proiektua garatzera gonbidatu ditu Teatro Paraíso eta Mondragon Unibertsitateko Lanki Institutua.

Istorio dinamiko eta poetiko honetan, jatorri desberdineko lau pertsonaia elkartuko dira, eta aurre egingo diote elkarri. Beren desberdintasunak aukera ona direla deskubrituko dute, haiei esker elkarren osagarri direlako. Hala, proiektu kooperatibo bat sortzea erabakiko dute eta talde-lanaren, bakoitzaren esfortzuaren eta bata bestearen laguntzaren garrantziaren lekuko izango dira.

Azkenean, taldearen ametsa nagusituko da, eta guztiak ere beren bizitza bilakaeragatik poztuko dira.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea eta zuzendaria: Maxi Rodríguez
  • Aktoreak: Amaia Salazar, Maitane Goñi, Ander Basaldua, Aitor de Kintana
  • Perkusioa: Sergio López de Landache
  • Eszenografia: Ikerne Gimenez

Laburrean

  • Egileak Maxi Rodríguez
  • KonpainiaTeatro Paraiso
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana