"Amets Nagusia. Ametsa jai bihurtu zen"


Aste Nagusiaren sorrera urteetarako bidaia egin dute Bilboko Konpartsek 1978ko garaietara eta Amets Nagusia. Ametsa jai bihurtu zen dokumentala ekoitzi dute.

Dokumentalaren kredituetan jasotzen denez, gaur egun sinestezina dirudien arren, sasoi batean ez zegoen Aste Nagusirik. Garai horietan, denok uxatzen gintuen hiri are goibelago eta itzaltsuagoa bihurtzen zen Bilbo abuztuan.

Frankoren diktadura luzea oso eraginkorra izan zen berun kolorea bizitzaren esparru guztietara zabaltzen, baita jai esparruetan ere.

Baina 1978an zerbait gertatu zen. Bizitzaren koloreak berreskuratuz, norbanako batzuek berun kolore hori estaltzeari ekin zioten. Inori baimenik eskatu gabe ekin zioten, erditzeek ezin baitute itxaron.

Dokumental honek gaur egun ezagutzen dugun Aste Nagusiaren hasiera ezagutarazi nahi du; beraien emankortasunarekin, musutruk eta herrigintzatik, inolako aginte edo agintaririk gabe, gizarte batek gauza zoragarriak sortu ditzakeela erakutsi eta irakatsi zutenak omenduz. Beraiengatik guztiengatik. 

Fitxa

  • Elkarrizketatuak: Fernando Toja, Josu Samaniego, Santiago Burutxaga, Quico Mochales, Zorion Eguileor, Salus San José, Arkaitz San José, José Mari Amantes, Marino Montero, Marije Agirregoitia, José Luis Padura, Tasio Erkizia, Kepa Junkera, José Ángel Iribar, Kirmen Uribe, Mari Puri Herrero, José Antonio Nielfa "La Otxoa", María Jesús Lanciano, Bittor Allende, Joseba Solozabal, Ainara Miguel
  • Marijaiaren ahotsa: Loli Astoreka
  • Zuzendariak: Fernando García Regidor, Mercè Cortina i Oriol
  • Gidoia: Danilo Albin
  • Argazkilaritza eta irudi-posprodukzioa: Karmos Gomez Aguado
  • Zuzeneko soinua: Marcell Erdélyi
  • Errealizazioa eta muntaia: Víctor González
  • Ekoizpena: Jorge Barrio

Iturria: Bilboko Konpartsak

Laburrean

  • Egileak Bilboko Konpartsak
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana