"Errefusa"

  • "Errefusa"
  • "Errefusa"
  • "Errefusa"

"Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu den guztiaren ostean, hondakinen inguruan eztabaidatzen amaituko genuela.

Hondakinen kudeaketari buruzko antzezlan bat da Errefusa.

Errealitatea eta fikzioa nahasten dituen antzezlan honetan, atez ateko sistemaz, bosgarren kontenedoreaz, erraustegiaz eta birziklapenaz hitz egiteaz gain, pertsonez hitz egiten da. Ideologia, sentimendua eta jarrera ezberdinak dituzten biztanleez.

Oholtza gainean aktore bakarra (ni neu), saxofonista batek lagunduta; baina pertsonaia asko; elkarrizketak, bakarrizketak, poesiak eta musika era berritzaile batean kontatuak.

Nire asmoa hausnartzeko pieza bat sortzea da. Eta antzezlan honek eztabaida pizteko balio izatea gustatuko litzaidake".

Joserra Fachado

FITXA TEKNIKOA:

  • Dramaturgia, aktore lana eta zuzendaritza: Joserra Fachado
  • Saxofoi jotzailea: Txino
  • Eszenografia: Marisa Egaña
  • Kartela: Sebas Legarda
  • Argi diseinua eta teknikaria: Eragin
  • Ekoizpena: Xepeta Produkzioak


Laburrean

Euskadi, auzolana