"Frontoia, begiz eta hotsez II"

  • "Frontoia, begiz eta hotsez II"
  • "Frontoia, begiz eta hotsez II"
  • "Frontoia, begiz eta hotsez II"
  • "Frontoia, begiz eta hotsez II"
  • "Frontoia, begiz eta hotsez II"
  • "Frontoia, begiz eta hotsez II"
  • "Frontoia, begiz eta hotsez II"
  • "Frontoia, begiz eta hotsez II"
  • "Frontoia, begiz eta hotsez II"

Zertaz hitz egiten du Frontoia, begiz eta hotsez lanak?

Neska eta mutil gazteen  istorioak dira. Pilotalekuan topo egiten dute. Pilotan jolasten dute, erronkak egiten dizkiote elkarri; ezagutu, borrokatu, haserretu ere  egiten dira; jaiak ospatu eta etsipenak onartu... Abestu, musika jo eta maitasunaz ere borrokatu.

Hau dena jasoko dute frontoiaren hormek, frontisak, paretek, lurrak. Bat egingo dute frontoiak eta mutil nesken gorputzek, ahots eta kantuek, beren desio, desafio  eta esperantzek. Tantoz tanto, bakoitzaren bihotzak, pilota bezala, taupadaz taupada partidu magiko honetan parte hartuko du. Bai, frontoia dugu protagonista. Eta frontoiak 6 pilotari, neska-mutilak, beren gorputzak, beren kantuak eta pianoa, saxoa, bongoak eta flautak bere altzoan jasoko ditu.

Gazteekin batera, eta une berezi eta magikoan 2 pilotari profesional izango ditugu, bertakoak, antzezten gauden herrikoak, eta tanto ikusgarri bat eskainiko digute, antzezleen musika eta ahotsarekin lagunduta.

Guztiei begira emakume heldu bat dago, amona, herria bezala, frontoiarekin batera historia osatzen duena.

FITXA TEKNIKOA:

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Maite Agirre 
  • Antzezlea eta abeslaria: Oihana Lekuona
  • Antzezlea eta saxofoi jotzailea: Aitor Renteria
  • Antzezlea eta perkusio jotzailea: Edgar Chamorro
  • Antzezlea eta piano jotzailea: Nerea Iglesias
  • Antzezlea eta ahotsa: Olatz Lizarralde
  • Antzezlea eta 'ikuslea': Telmo Irureta
  • Antzezlea eta txistua: Xabier Arbonies
  • Publiko mota: Adin guztiak
  • Iraupena: 45 minutu


Laburrean

  • Egileak Maite Agirre
  • KonpainiaAgerre Teatroa
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana