"Oskara plazara"

  • "Oskara plazara"
  • "Oskara plazara"
  • "Oskara plazara"

"Oskara": Nor zaren jakin nahi baduzu, dantza ezazu.

Filma eta zuzeneko dantza. Sormen prozesua eta azken emai­tza. Bi mundutik unibertso bat sortzeko bidea. Oskara ikuskizuna nola sortu zen eta zer den, film dokumental baten eta zuzeneko dantzarien bidez.

1. pausoa: Paisaia entzun, musika arnastu, jendea nola mugitzen den begira ezazu.
2. pausoa: Denbora eta espazioan nor zaren adierazi: dantza ezazu.
3. pausoa: Zu benetan zaren horretatik zerbait berria sor ezazu.
4. pausoa: Erakuts ezazu. Zure nortasuna elkarbanatu eta galdera berriak egin itzazu.
5. pausoa: Guzti honen inguruan hitz egin dezagun: komunikazioa, tradizioa, askatasuna, iragana, etorkizuna, Europa, sorkuntza, gorputza, lurra, artea, musika, identitatea, dantza.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaria: Jon Maya Sein
  • Koreografia: Marcos Morau / La Veronal
  • Antzezleak: Martxel Rodriguez, Ibon Huarte, Urko Mitxelena
  • Produkzioa: Arena Comunicación Audiovisual eta Tentazioa
  • Musika: Xabier Erkizia, Pablo Gisbert
  • Dokumentalaren zuzendariak: Pablo Iraburu, Iñaki Alforja
  • Argiztapen diseinua eta teknikoa: David Bernués
  • Jantzien diseinua eta errealizazioa: Iraia Oiartzabal
  • Eszenografia diseinua: Marcos Morau eta El Conde de Torrefiel
  • Ekoizpena: Arena Comunicación Audiovisual, Iñaki Alforja, Altxu Lanak


Laburrean

Euskadi, auzolana