"Munduak guztiontzat beharko luke"

  • "Munduak guztiontzat beharko luke"
  • "Munduak guztiontzat beharko luke"
  • "Munduak guztiontzat beharko luke"
  • "Munduak guztiontzat beharko luke"
  • "Munduak guztiontzat beharko luke"

BBK-k eta Bizipoza elkarteak bost animazio-film labur egin dituzte, euskarazko haur-ipuinetan oinarrituta; hain zuzen ere, eguneroko bizitzan premia bereziak dituzten adin txikikoen zailtasunei buruz era hezigarrian sentsibilizatzeko helburua dute.

Film labur hauek material pedagogikoa izango dira Bizkaiko 280 ikastetxetan, ikasgeletan hezkuntza-tresna legez erabiltzeko bidaliko zaie-eta. Proiektu hau ikus-entzunezko hiru joko elkarreragilerekin osaturik dago.

Hautaturiko ipuinak aurrez Irria aldizkariak argitaraturikoak dira -aldizkaria Irrien Lagunak Kluba kultura-elkarteak argitaratzen du- eta Bizipozarekin kolaboratzen duten elkarteen lan edo beharra ematen dute ezagutzera: Kale Dor Kayiko, Gure Señeak, Aspanovas Bizkaia, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa eta Gizakien Lurra. Egoera ahula, gaixotasun arraroak edo adimen-urritasunen bat duten umeen kolektiboen ongizaterako beharrean dihardute guztiek.

Ipuinen fitxa

  • Animazioa eta jokuak: Lotura Films (Imanol Zinkunegi, Aitor Etxebeste, Joseba Ponce, Eduardo Elosegi, Miren Berasategi, Juanba Berasategi)
  • Audio nahasketak eta zaratak: Iñigo Etxarri
  • Ahotsak: Pello Artetxe, Aintzane Gamiz, Josu Mitxelena, Miren Aranburu, Maria Gomez, Josu Diaz
  • Irrien Lagunak Klubaren Irria aldizkariko ipuinak: Amagoia Mujika (testuak), Jose Angel Lopetegi (marrazkiak)
  • Ekoizpena: BBK, Bizipoza

BBK

Laburrean

  • Egileak Batzuen artean
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldia urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana