Ez Dok Hiru-ren antzerki-proposamen berria helduei zuzenduriko proiektu bat da, umorez egina, euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak interpretatuta.
Esperientzia original honek euskal musikaren iruditeria komunean zehar bidaiaraziko digu, gure bihotzetan geldialdia eginez, geure euskal istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Abentura hori biziko dugu bi interpretatzaileekin eta agertokian lagun izango dituzten hiru musikari-aktorerekin, hitzari, euren ohiko lan-tresnari, zuzeneko musikaren indar eszenikoa gehituz.
Ez Dok Hiru liburuaren fitxa, hemen.
FITXA TEKNIKOA
Antzezlana osorik ikus dezakezu https://tartean.eus/online/ed3-euskal-musikaren-benetako-istorioa-online/ helbidean.