Zein da zaharraren eta berriaren arteko parabola? Transmisio hori marken bitartez ematen da.
Markak aipatu behar badira, Gernikako herriaren kasuan 1937ko apirilaren 26an jasandako bonbardaketa, marka sakona eta luzea da, balio sinboliko ezagunekoa. Horrek utzitako zein marka aurki dezakegu gaur egungo Gernika eta gernikarrengan?
Nola egiten dugun iraganekin aurrera, nola berritzen diren sinboloak eta nola egiten garen gure orainaren jabe.
Hori da Markak, Bernardo Atxagaren izen bereko liburua abiapuntu hartzen duen dokumentala.
Fitxa
Berde Produkzioak produkzio-etxearen YouTubeko profilean ikus dezakezu dokumental osoa, hemen.