"Strip-tease"

  • "Strip-tease"
  • "Strip-tease"
  • "Strip-tease"

Lau eszena zuzendari batu ditugu sormen esperientzia berria plazaratzeko. Garbi Losada, Mireia Gabilondo, Fernando Bernués eta Jokin Oregi. Laurak eskarmentu handiko sortzaileak dira eta lau istorio independente taularatuko dituzte. Laurek strip-tease gaia dute sormen iturri. Hari probokatzaile honetatik tiraka lau strip-teaseren lekukoak izango gara. Bizitza eranztea, mugarik gabe. Antzezlan hau Loraldia Festibalaren ekoizpena da, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin. 

Iraupena: 60 minutu.

Orduan, ez naiz biluztuko?

Lau pertsona strip-tease casting batera aurkeztu dira, eta hasiko dira biluzten, aurreiritziak agerian uzten.

  • Aktoreak: Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Lander Otaola, Getari Etxegarai
  • Gidoia eta zuzendaritza: Jokin Oregi 

Zutaz blai

Desio biluztuak eta biluztearen desioak.

  • Aktoreak: Telmo Irureta, Eneko Balerdi, Haritz Morras, Oskitz Gorrotxategi
  • Irudiak: David Bernués
  • Gidoia: Telmo Irureta – Mireia Gabilondo
  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo

Lady Godiva, ikusten ez dena, ez da

Lehenengo biluzte erreibindikatiboa egin zuen emakumearen historia.

  • Aktoreak: Klara Mendizabal, Ramón Aguirre, Asier Hernandez
  • Irudiak: David Bernués
  • Gidoia eta  zuzendaritza: Garbi Losada

Begirunea

Bere aitonaren gauzen artean aurkitzen duen emakume biluzi baten argazki aurpegi gabearen misterio sentsualak gure narratzailearen jakinmina piztuko du... eta geurea ere bai.

  • Dramaturgia: Fernando Bernués, Alfredo Sanzol pieza batean inspiratua
  • Aktoreak: Sara Cozar / Iñaki Rikarte
  • Argazkiak: Juantxo Egaña
  • Argiztapena: Xabier Lozano
  • Testuaren euskarazko moldaketa: Patxo Telleria
  • Eszenografia eta zuzendaritza: Fernando Bernués
Loraldia

Laburrean

  • Egileak Jokin Oregi, Mireia Gabilondo, Garbi Losada, Fernando Bernués
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana