Gabon Zaharreko kotiloia: Nico, hogei urte inguruko gazte xaloa, modu batera edo bestera gau horretan birjintasuna galtzeko asmoz irtengo da. Medea pikaroa ezagutzen duenean, gaua okertu egingo da... odol, izerdi eta mota guztietako isuri zurrunbiloa bilakatzeko.
Roberto San Sebastián
Bilbon jaio zen 1987an. 2010ean hasi zuen zuzendari ibilbidea, lehen film laburra egin zuenean zuzendari eta gidoilari gisa: Cumpleaños feliz. 2011n bigarren film laburra zuzendu zuen, Agujero, eta FANT 2011ko Sail Ofizialean hartu zuen parte. Yayos (2013) bere hirugarren film laburra da, eta hori ere FANTen eskaintzeko aukeratua izan da. La noche del virgen da bere aurreneko film luzea.
Fitxa