"Lola y Dolo, el musical"

  • "Lola y Dolo, el musical"

Richard Sahagun aktore eta zuzendariak ikuskizun hau ezagutu zuen kafe-antzoki formatuan eta kontuan izanik testuaren balioa eta protagonisten talentua eta indarra, proposatu zien ekoizpena handitzea eta formatu konbentzionalago batera egokitzea. Horrela, jatorrizko ikuskizuna bihurtu da umorez beteriko antzezlan batean, non bi antzezleek modu zoragarrian irudikatzen dute Lolaren puritanismoa eta Doloren lotsagabekeria, batere ohizkoak lehengo garaietako ohituretan.

Lola y Dolo musikalean aurkitzen ditugu Amaia Miranda gitarra eta koroetan eta Maitane Aspe kantean eta perkusioan. Biak herriko bi nesken gorabeherak kontatzen digute eta bereziki beraien lagun Mariren amodiozko istorio lazgarria: hogeita hamarreko hamarkadan senarrarengandik banatu baitzen... A zer eskandalua!

Azpimarratzekoa da protagonistek daukaten interpretaziorako gaitasuna eta beraien musika prestakuntza, guzti honi gehitzen badiogu ekoizpen duin bat, inongo zalantza gabe esan dezakegu lan guztiz profesional baten aurrean gaudela.

Fitxa

  • Antzezleak: Maitane Aspe Fid, Amaia Miranda
  • Gidoia: Maitane Aspe Fid
  • Musikaren egokitzapena: Amaia Miranda
  • Egokitzapena: Richard Sahagún
  • Iraupena: 50 minutu
  • Facebook-eko orria

Lola y Dolo

Laburrean

  • Egileak Maitane Aspe Fid, Amaia Miranda
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2016
Euskadi, auzolana